Laguntza behar duzu?

Euskal Herriko Musika Bulegoa

Batzen Gaituena

2024 datuetan
+45 jarduera
+4900 parte-hartzaile

10 urte

Igo musika

Datozenak

Eskaintza

Euskal Herriko musika sektoreari entzun eta erantzuteko gaude hemen, sektorearen zerbitzura, musikatik musika eraldatzeko, profesionalizatzeko eta indartzeko. Gure ondoan, bidea errazagoa da.

Default

Albisteak

+ Info

2025.09.18

Berriak

Musika Bulegoak eta Agustinak Zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute musikaren aldeko apustua sendotzeko

Musika, pertsonok hitz egiten hasi aurretik sentitzen dugun adierazpide sakona da. Jaiotzetik bertatik, naturak gorputza mugiaraztera bultzatzen gaitu, eta musika da bide zuzenena horretarako. Ongizate pertsonalerako, sormenerako eta gizarte kohesiorako ezinbesteko tresna da, eta horregatik da hain garrantzitsua musika sustatzea eta zaintzea, kalitatezko egiturak eta laguntza-sistemak eskainiz. Agustinak Zentroak kultura- eta sormen-industrietako eragile estrategikoekin lankidetza harremanak sendotzen jarraitzen du. Oraingoan, Musika Bulegoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, euskal musikaren sektoreari lotutako profesionalizazioa, berrikuntza eta garapen sozioekonomikoa bultzatu nahi da.  Sinaduraren protagonistak izan dira Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea, Agustinak Zentroaren izenean, eta Maddi Arana, Musika Bulegoaren presidente gisa. Lankidetza estrategikoa  Musika Bulegoaren eta Agustinak Zentroaren arteko hitzarmena urrats garrantzitsua da kultura- eta sormen-ekosistema sendo eta konektatua eraikitzeko. Bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko, eskualdearen eta lurraldearen garapen sozioekonomikoari laguntzeko.  Jarduera-programa Bi erakundeen arteko lankidetza esparru berriak irekiko ditu, musika proiektuei aholkularitza eta tutoretza eskainiz, eta Agustinak Zentroan ekintzailetzako inkubazio eta azelerazio programa berezi bat martxan jartzea bultzatuz. Musika Bulegoaren jarduera batzuk ere, hala nola, tailerrak, ekitaldian, topaketak eta formakuntza programak Agustinak Zentroan garatuko dira, eta honek, jarduera horiek komunitate zabalago bati irekitzeko aukera eskainiko du eta haien parte-hartzea sustatzea, sektorearen profesionalizazioari laguntzeko, trebetasun teknikoak eta enpresarialak garatzeko eta sare profesionalen sorrera errazteko. Bestalde, mugaz gaindiko programetan lankidetzan aritzea aurreikusten da, eta interes komuneko arloetan lankidetza aukerak identifikatu eta proiektu berriak definitzeko lan egingo da. Hitzarmen berri honek, Agustinak Zentroa eta Musika Bulegoa eskutik hartuta, musikaren aldeko apustu sendoa erakusten du: sormenari, ekintzari eta ongizateari espazio duina eta etorkizunerako babesa eskaintzea.
+ Info

2025.09.12

Basque.Music

Euskal Herriko musika BIME Live-n izango da

Aurten ere, Euskal Herrian sortutako musika entzungo da BIME Liven, BASQUE.MUSIC-en eskutik, eta euskal musikaren indarra eta aniztasuna erakutsiko ditu. Edizio honetan, BIMEk hiru proposamen hautatu ditu: Txopet: garagearen zikinkeria, punk eta pop rock jarrera autotunearekin, riff indartsuak eta iluntasunari itxaropena galdu gabe aurre egiten dioten hitzak. Marte Lasarte: proposamen freskoa eta lauki ezina. Donostiako taldea 2023an jaio zen Skakeitanen, eta gaur egungo soinu-lengoaia eklektikoa aztertzen du. Maloa Brothers: hip-hopa eta erritmo mestizoak euskaraz, portugesez eta gaztelaniaz. Hiru hizkuntza, energia bat, hiru ahots eta su bakarra. Bere musikak zalantzan jartzen, batzen eta eraldatzen du.
+ Info

2025.09.12

Egonaldi artistikoak

Ozen i Fort, Vic-eko Mercat de Musica Viva-n

Ozen i Fort sorkuntza proiektua Viceko Mercat de Música Vivan (MMVV) estreinatuko da, akreditatutako profesionalentzako kontzertu esklusibo batekin. Verde Prato euskal artistak eta Clara Aguilar kataluniarrak ekainean Fabra i Coats – Fàbrica de Creació de Barcelonan bizi ondoren elkarrekin sortutako musika erakutsiko dute lehen aldiz. Hitzordua irailaren 18an izango da, 16:45ean, Església dels Dolors-en (120 lagunentzako lekua dago). Bi sortzaileen arteko lanaren premiere izango da, eraikitzen ari den soinu-unibertso baten lehen bertsioa, datozen hilabeteetan hazten joango dena. Gainera, Vic-ekiko lankidetzari esker, Oso Polita eta Daba Daba Agency euskal enpresek beren proiektuak aurkeztuko dituzte MMVVren esparru profesionalean, zuzeneko musikarako erreferentziazko merkatu horretan euskal presentzia indartuz. Ozen i Fort Musika Bulegoak eta Fabra i Coats – Fàbrica de Creaciók antolatzen dute, Bartzelonako Euskal Etxearen, Etxepare Euskal Institutuaren eta Bartzelonako Cases de la Musicaren laguntzarekin. L 'Afluent-en zuzendaritza artistikoa eta Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren babesa ditu.

Newsletterra

Harpidetu zaitez

Jaso hilabetean behin sektoreari buruz jakin beharreko guztia: deialdiak, formakuntzak, egitasmo bereziak, albiste interesgarriak, gidak… 

Musika Bulegoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa

Default content