Aholkularitza: galde iezaguzu

Euskal Herriko Musika Bulegoa

Batzen Gaituena

2025 datuetan
+76 jarduera
+5.500 parte-hartzaile

10 urte

Igo musika

Datozenak

Eskaintza

Euskal Herriko musika sektoreari entzun eta erantzuteko gaude hemen, sektorearen zerbitzura, musikatik musika eraldatzeko, profesionalizatzeko eta indartzeko. Gure ondoan, bidea errazagoa da.

Default

Deialdia zabaltzen dugunean informazioa jaso nahi al duzu?

Harpidetu zaitez gure buletinera!

Albisteak

+ Info

2026.10.21

Berriak
Formazioa

Musik(H)abian programaren lehen edizioan parte hartuko duten lau proiektuak hautatu dira

LS.4, Euskal Herriko Beatbox, Hegoa eta MUSIKIDE proiektuek parte hartuko dute Musika Bulegoak sustatutako musika-ekintzailetzako programan. Musik(H)abian programaren lehen edizioa martxan da. Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean, sustatutako ekimenak Euskal Herriko musika-sektoreko lau proiektu lagunduko ditu beren garapenean eta profesionalizazioan. Guztira 26 proposamen aurkeztu dira Musika Bulegoaren deialdi irekira, eta horietatik hiru hautatu dira. Laugarren proiektua Durangoko Udalaren deialdi espezifikoaren bidez aukeratu da. Hautatutako proiektuek musika-sektoreko askotariko esparruak lantzen dituzte: LS.4, Nuria López Garcíaren sorkuntza eszeniko irisgarriko proposamena; Euskal Herriko Beatbox, Boris Leizeak bultzatutako beatbox eszena profesionalizatzeko ekimena; Hegoa, Mikel Acosta Iraundeguiren soinu-ondarea berreskuratu eta zabaltzeko proiektua; eta MUSIKIDE, Natale Murray Barandikak musika-sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzeko proposatutako plataforma digitala. Urriaren 14an hasi eta abenduaren 16ra arte, parte-hartzaileek 40 orduko aurrez aurreko prestakuntza eta 25 orduko banakako mentoretza jasoko dituzte. Gainera, proiektu bakoitzak 1.500 euroko diru-hornidura izango du eta bere proposamena Must +PRO topaketako pitching saioetan aurkezteko aukera izango du. Musik(H)abian Musika Bulegoak sustatutako ekimena da, Durangoko Udalaren babes nagusiarekin, Agustinak Zentroaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Programaren helburua musika-sektoreko ekintzailetza bultzatzea eta proiektu berrien bideragarritasuna eta sendotzea sustatzea da.
+ Info

2026.10.08

Basque.Music

BASQUE.MUSIC. at Womex 2026: Bi-Fado

Munduko musika-profesionalen nazioarteko topagune nagusia den WOMEX azokaren 32. Edizioa Kanaria Handian egingo da, 2026ko urriaren 21tik 25era. Edizio honetan 45 herrialdetako 40 artista baino gehiagok parte hartuko dute, eta mundu osoko 2.800 profesional baino gehiago bilduko dira. Aurten ere, euskal musikak presentzia izango du nazioarteko topagune honetan, BASQUE.MUSIC.-en eskutik. Oraingo honetan, Bi-Fadok kontzertua eskainiko du urriaren 24an, Atlantic Connections Stage agertokian, Jerónimo Saavedra aretoan, offWOMEX programazioaren barruan. Kontzertuaz gain, BASQUE.MUSIC. azokako stand batekin izango da bertan, euskal musika-proiektuen nazioarteko sustapena bultzatzeko eta sektoreko profesionalen arteko topaketa errazteko. Urtero bezala, WOMEXera bertaratzen diren profesionalei zuzendutako katalogo espezifiko bat ere argitaratuko da.   Bi-Fado Bi-Fado bi musika-tradizioren arteko topaketatik sortzen da, proiektu honetan elkargune bat aurkitzen dutenak. Agus Barandiaranek, trikitixaren energiarekin, eta Custódio Castelok, gitarra portugaldarraren adierazkortasunarekin, euskal fandango eta biribilketen bizitasuna fado portugaldarren sakontasunaren uztartzen dute. Proiektuak bi kulturen arteko elkarrizketa instrumentala proposatzen du, tradizioa, interpretazio-kalitatea eta musika-esperimentazioa uztartuz.   BASQUE. MUSIC. BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua. Womex azokaren beste edizio batzuetan, Maite Larburu (2025), Neomak (2023), Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017), musikariek parte hartu dute BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatutako kontzertuetan.  
+ Info

2026.10.05

Berriak

Eman izena Musika Bulegoaren jarraipen-batzordeetan!

Musika Bulegoaren bazkideentzako jarraipen-batzordeen hirugarren edizioa urriaren 28an egingo da, BIME BILBAOren barruan. Saioa 09:39ean hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Euskalduna Jauregiko 5G aretoan izango da. Jardueraren helburua bikoitza da: alde batetik, bazkideei Musika Bulegoaren jardueren eta proiektuen berri ematea; eta, bestetik, bazkideen eta, oro har, musika-sektorearen beharrak eta interesak hobeto ezagutzea, etorkizuneko proiektuak eta jarduerak diseinatzerakoan informazio hori kontuan hartzeko. Saioa Miren Lauzirikak (Art For Life) dinamizatuko du. Data: urriaren 28a Ordua: 09:30 - 11:30 Lekua: Euskalduna Jauregia, 5G aretoa (Abandoibarra Etorb., 4, Abando, 48011 Bilbao, Bizkaia) Iraupena: ordu eta erdi Izena emateko epea: urriaren 23a, 14:00ak arte. Egin klik hemen.

Newsletterra

Harpidetu zaitez

Jaso hilabetean behin sektoreari buruz jakin beharreko guztia: deialdiak, formakuntzak, egitasmo bereziak, albiste interesgarriak, gidak… 

Musika Bulegoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa

Default content