Deialdiak

Filtratu

2025.07.07

Musika Bulegoa

Must +Pro 1. edizioko showcase-etan parte hartzeko deialdia ireki da

Musika Bulegoak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Must +Pro Euskal Herriko musika sektorearen topagune profesional berriaren lehen edizioko showcase-etako musika proposamenak hautatzeko deialdia ireki du. Ekitaldia 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da, Tabakaleran (Donostia), eta sektorea bultzatzeko jarduera-programa bat izango du. Hautatutako hamar artista edo taldek beren musika-proiektua industriako profesionalen eta publiko orokorraren aurrean erakusteko aukera izango dute Kutxa Fundazioa Kluban. Estilo guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta gutxienez 30 minutuko musika originala badute, 2025ean eta 2026an bira egiteko prest badaude eta ezarritako baldintza tekniko eta fiskalak betetzen badituzte. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da, 23:59an. Izena emateko formularioa Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.
+ Info

2025.07.02

Musika Bulegoa

BASQUE. MUSIC. Fira B! 2025n: Euskal Herriko jazz talde eta artistentzako eta musika jaialdietako programatzaileei zuzendutako deialdia

Fira B!, Balear Uharteetan egiten den musikaren merkatu profesionalak, 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du. 2025eko azaroaren 6tik  8ra bitartean ospatuko da musika-programazioari zuzendutako programazioa. BASQUE. MUSIC. egitasmoak jazz musika talde baten kontzertua babestuko du azokaren programazio ofizialaren baitan. Bertan parte hatzeko  proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian. Fira B! jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du. BASQUE.MUSIC.etik partida ekonomiko bat bideratuko da kontzertu hau egiteko gastuak ordaintzeko. Horretaz gain, Euskal Herriko bi musika jaialditako programatzaileak aukeratuko dituzte Fira B!-n parte hartzeko. Bi pertsona hauen bidai gastuak eta Fira B!-ko antolakuntzak ordainduko ditu. Interesatuek uztailaren 2tik 16ra bitartean irekita egongo den deialdian izena emango dute galdetegi honen bidez. Programatzaile hauen aukeraketa Fira B!-ko antolakuntzak burutuko du. Fira B! Fira B! 2015ean jaio zen Balear Uharteetan eta aldez aurretik ospatutako Searts (2013) eta Illescena azoketan (2014) inspiratu zen. 2016an musika gaineratu zuten antzerki-diziplina eszenikoen eskaintzan. Firaren planteamendua antzezpenetatik harago doa, artisten eta programatzaileen arteko topaketak ere sartzen baitira, topaketan parte hartzen duten kolektiboen arteko lankidetza eta sormena bultzatzeko. Balear Uharteetako Gobernuak antolatzen du, l 'Institut d' Estudis Baleàrics (IEB) erakundearen bitartez, Consell de Mallorca eta Palmako Udalaren laguntzarekin.
+ Info

2025.07.02

Musika Bulegoa

BASQUE.MUSIC. Monkey Week-en: Euskal Herriko talde eta artistentzako eta zuzendutako deialdia

Monkey Week, Puerto de Santa Marían (Andaluzia) egingo den musikaren merkatu profesionalak, 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du. Jaialdia azaroaren 20tik  22ra bitartean ospatuko da. BASQUE. MUSIC. egitasmoak bi musika talde edo artisten kontzertuak babestuko ditu azokaren programazio ofizialaren baitan. Bertan parte hatzeko  proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian. Monkey Week jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du. BASQUE.MUSIC.etik  aurrekontu bat bideratuko da kontzertu hauek egiteko gastuak ordaintzeko. 
+ Info

2025.07.02

Beste erakundeak

Deialdia: M pour Montréal

M pour Montréal jaialdia azaroaren 18tik 22ra izango da, eta antolatzaileek, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, euskal musikariek showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.  Jaialdiko lantalde artistikoak proposamenen artetik bi hautatuko ditu, zeinek showcase bana eskainiko duten.  Halaber, deialdi honetan hautatutako artistek ordezkari bat izendatu beharko dute jaialdiaren baitan izango diren jarduera profesional ugaritan parte har dezaten.     Etxepare Euskal Institutuak, Ça colle au Basque egitasmoaren baitan, musikari edo talde hautatuen bidaia, ostatua eta dietak beregain hartuko ditu. Horrez gain, ordainsaria ere eskainiko zaie hautatutako taldeei. M pour Montréal jaialdiak, bere aldetik, taldeen jardunerako beharrezkoa den ekipo teknikoa, oinarrizko backlinea funtsean, eskainiko die artistei. Deialdia uztailaren 30ean itxiko da, gauerdiz. Bertan parte hartzeko izen ematea esteka honen bidez egin behar da.  
+ Info

2025.06.24

Beste erakundeak

Musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak

Kultura sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musika-taldeen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, edo, bestela, euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa dutenak finantzatzeko. Uztailaren 23ra arte esteka honetan.
+ Info

2025.06.02

Musika Bulegoa

Eurosonic jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik

ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da ESNS eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu. Musika jaialdia izateaz gain, europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk nazioarteko 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean 400 jaialdi baino gehiago. Hurrengo edizioa 2026ko urtarrilaren 14tik 17ra egingo da Groningenen (Herbeherak). Aurreko urteetan EZEZEZ, Divorce From New York,  Zetak eta Merina Gris taldeek  BASQUE. MUSIC. markaren babesean parte hartu dute ESNS-n.
+ Info

2025.04.05

Beste erakundeak

AT! Musika: Artisten mugikortasunerako laguntzak (EEI)

Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak deialdia ireki du gure musika euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. 2025eko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu ahalko dira, irailaren 30era arte. Eskaerak aurkezteko epea: 2025/04/05 - 2025/09/30 Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua Zuzkidura: 175.000€ Kontaktua: Jokin Labayen | j-labayeniraeta@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02 Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzaren  Egoitza Elektronikoan .
+ Info
Deialdiak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak

Default content