Ozen i Fort sorkuntza proiektua Viceko Mercat de Música Vivan (MMVV) estreinatuko da, akreditatutako profesionalentzako kontzertu esklusibo batekin. Verde Prato euskal artistak eta Clara Aguilar kataluniarrak ekainean Fabra i Coats – Fàbrica de Creació de Barcelonan bizi ondoren elkarrekin sortutako musika erakutsiko dute lehen aldiz.
Hitzordua irailaren 18an izango da, 16:45ean, Església dels Dolors-en (120 lagunentzako lekua dago). Bi sortzaileen arteko lanaren premiere izango da, eraikitzen ari den soinu-unibertso baten lehen bertsioa, datozen hilabeteetan hazten joango dena.
Gainera, Vic-ekiko lankidetzari esker, Oso Polita eta Daba Daba Agency euskal enpresek beren proiektuak aurkeztuko dituzte MMVVren esparru profesionalean, zuzeneko musikarako erreferentziazko merkatu horretan euskal presentzia indartuz.
Ozen i Fort Musika Bulegoak eta Fabra i Coats – Fàbrica de Creaciók antolatzen dute, Bartzelonako Euskal Etxearen, Etxepare Euskal Institutuaren eta Bartzelonako Cases de la Musicaren laguntzarekin. L 'Afluent-en zuzendaritza artistikoa eta Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren babesa ditu.