Musika Bulegoak bazkideei zuzendutako jarraipen batzordeak antolatu ditu lehen aldiz. Bertan, 2025 urteko lehendabiziko sei hilabeteetan antolatu diren ekintzen nahiz bigarren sei hilekoaren ekintzen aurreikuspenaren azalpena egingo da. 2025eko irailaren 11, 16 eta 17an burutuko dira batzorde hauek eta hauetako bakoitzean EHMBE-ren lan lerro ezberdinen inguruan hitzegingo da.
Batzorde hauek online moduzkoak izango dira eta bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan.
Hau da irailerean burutuko diren jarraipen batzordeen egitaraua:
Iraila 11: 10:00 - 11:00 - Sustapena.
Iraila 16: 10:00 - 11:00 - Kanpo zabalkundea.
Iraila 17: 10:00 - 11:00 - Aholkularitza zerbitzuak, Sormena eta Formakuntza.
Batzorde bakoitzean bazkideek bere kontsulta, iritzi eta proposamenak luzatzeko aukera izango dute.