Martxoaren 5ean, 19:00etan, Verde Pratok eta CLARAGUILARek FIL_IN jaialdia inauguratuko dute Fabra i Coats: Fabrica de Creació-en (Bartzelona), Ozen i Fort egoitzaren emaitza den sorkuntza bateratuarekin, Musika Bulegoak Fabra i Coats - Fàbrica de Creació-ekin lankidetzan bultzatuta.
Ozen i Fort Euskadi eta Kataluniako artisten arteko lankidetza sustatzen duen programa bat da, bi lurraldeetan proiekzioa duten pieza musikal berriak sortzeko.