2025.07.10

11:00

Webinar: Musika eta ingurumen jasangarritasuna

Interesatzen zaizu musikak ingurumenarekiko errespetu handiagoa izatea?

Uztailaren 10ean, osteguna, 11:00etan doako webinar bat antolatu dugu musika sektorearen jasangarritasunari buruz hitz egiteko.

Ordubetez, praktika onak, tresna erabilgarriak eta benetako esperientziak ezagutuko dituzu, kontzertuak, birak eta ekitaldiak jasangarriagoak izan daitezen. Musikaren sektoreak Euskal Herrian ingurumenean duen eraginari buruzko azterlan bat ere aurkeztuko dugu.

Eguna eta ordua: uztailak 10, osteguna, 11:00etan

Iraupena: 60 minutu

Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania)

Non: online (Zoom)

Izen-ematea: esteka honetan (uztailaren 9a, 13:00ak arte)

Programa:

Musika-sektorearen ingurumen-diagnostikoaren aurkezpena.

Tresna praktikoak: Berdea Bira, Rider Berdea eta Live Berdea.

Neurri jasangarriak aplikatzen dituzten artisten eta aretoen kasu errealak.

Galderak eta erantzunak egiteko espazioa.

Hizlaria:

Eneko Muruzabal, Bilibineko Kultura eta Jasangarritasun burua.

Webinar: Musika eta ingurumen jasangarritasuna

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > Webinar: Musika eta ingurumen jasangarritasuna

Default content