Deialdiak

Filtratu

2026.03.04

Musika Bulegoa

MUSIKUP: Formakuntza programa praktikoa zure proiektu musikala indartzeko

Zure musika proiektuaren maila igo nahi duzu? Musika Bulegoak formakuntza-programa bat abiarazi du, euren musika proiektuaren hainbat esparrutan profesionalizaziora jauzi egin nahi duten musikari eta artista amateur eta semi-profesionalentzat. Horretarako, 4 modulu diseinatu dira, eta formatu hibridoan (presentziala-streaming) eskainiko dira EAEko hainbat lekutan, martxotik ekainera   - M1: musikaren kudeaketa (lizentziak, jabetza intelektuala, eskubideen esplotazioa) Hizlaria: Marta C Dehesa (Coladeperro) Data, ordua eta lekua: Martxoak 21, 10:00-14:00, Intxaurrondo Kultur Etxea (Donostia) Martxoak 28, 10:00-11:30, streaming (zoom)   - M2: Entsaio eta grabaketen antolaketa Hizlaria: Xabi Zeberio Data, ordua eta lekua: Apirilak 25, 10:00-14:00, EUNEIZ (Gasteiz) Maiatzak 8, 16:00-17:30, streaming (zoom)   - M3: marketing eta komunikazioa Hizlaria: Marta Abella (LUME!) Data, ordua eta lekua: Maiatzak 9, 10:00-14:00, EDE Fundazioa (Bilbo) Maiatzak 16, 10:00-11:30, streaming (zoom)   - M4: Musikaren eszenografia eta eszenaratzea Hizlaria: OSA+MUJIKA Data, ordua eta lekua: Ekainak 6, 10:00-14:00, Dinamoa/Soreasu (Azpeitia) Ekainak 20, 10:00-11:30, streaming (zoom)   INFORMAZIO PRAKTIKOA: - Modalitatea: Hibridoa (presentziala + streaming) - Hizkuntza: Gaztelania* *1., 2. eta 4. moduluetan, esku-hartzeak eta galderak euskaraz egin ahal izango dira.   PREZIOAK ETA IZEN-EMATEAK: Musika Bulegoko bazkideak: - Modulu solteko izen-ematea: 15 € - Kurtso osoa (4 modulu): 60 €   Tarifa orokorra: - Izen ematea modulu solte bakoitzeko: 25 € - Ikasturte osoa (4 modulu): 100 €   Ordaintzeko modua: banku-transferentzia bidez (Banku-datuak izen emate-formularioa jasotakoan bidaliko dira). Izen-ematea: Formularioa online (plaza onartuta geratuko da ordainketa jaso ondoren).   Zalantzak: proiektuak@musikabulegoa.eus
+ Info

2026.02.25

Beste erakundeak

AIEnRUTaArtistas 2026 deialdia zabalik

Zabalik da AIEnRUTa-Artistas 2026 programaren 2. ziklorako deialdia. Artistak beren autonomia-erkidegotik kanpo bultzatzen dituen kontzertu-zirkuitua da, aukera berriak, ikusgarritasuna eta proiekzioa sortuz herrialdeko hainbat hiri eta aretotan. Izena emateko epea zabalik martxoaren 8ra arte. Informazio gehiago eta formularioa webgune ofizialean eskuragarri
+ Info

2026.02.19

Musika Bulegoa

OZEN I FORT 2026 Deialdia

Musika Bulegoak eta Fabra i Coats – Fàbrica de Creació-k (Bartzelona) Ozen i Fort-en bigarren edizioan, Euskadi eta Kataluniaren arteko sorkuntza bateratuko egoitza artistikoan, parte hartuko duen Euskal Herriko artista bat hautatzeko deialdia egin dute. 2026an hautatutako pertsonak pieza musikal berri bat garatuko du artista katalan batekin lankidetzan, Bartzelonako bi egoitzatan, eta, amaitzeko, lana showcase formatuan aurkeztuko du Kataluniako nazioarteko merkatu profesional batean. Lehen edizioan, aukeratutako artistak Verde Prato eta CLARAGUILAR izan ziren, eta bi fasetan garatu zuten beren sormen prozesua. Emaitza Mercat de Música Viva de Vic nazioarteko topaketan aurkeztu zuten. Martxoan beste kontzertu bat eskainiko dute Bartzelonan, Fabra i Coats-ek antolatutako FIL_IN zikloaren barruan. Ozen i Fort-ek Laboral Kutxaren babes nagusia, Eusko Jaurlaritzaren babesa eta Bartzelonako Euskal Etxearen laguntza ditu.   Norentzat da? - Musikariak, sortzaileak edo musikagile profesionalak edo erdi-profesionalak. - Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bertan bizi diren pertsonak, edo beren jarduera profesionala bertan garatzen dutenak. - Bakarlariak edo taldeak.   Egoitzak eta aurkezpena - Lehen egoitza: 2026ko maiatza, Fabra i Coats – Fábrica de Creació (Bartzelona), sormen prozesua garatzeko. - Bigarren egoitza: 2026ko iraila, lana amaitzeko eta aurkezpen publikoa prestatzeko. Emaitza irailean aurkeztuko da Kataluniako merkatu profesional batean.   Baldintzak - Antolatzaileek bidaia, ostatu eta dieta gastuak ordainduko dituzte. - 150€-ko ordainsaria egoitza-egun eta musikari bakoitzeko, gehienez 2.500€ proposamen bakoitzeko. - Bi egoitzetan eta aurkezpen publikoan parte hartzeko konpromisoa.   Izen-emateko epea Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 10era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, izena emateko inprimakia bete behar da, eta oinarrietan jasotako baldintzak onartu.
+ Info

2026.02.12

Beste erakundeak

MMVV 2026ren deialdi artistikoa zabalik

Vic-eko Mercat de Musica Vivak (MMVV) irailaren 16tik 20ra Vic-en egingo den 38. edizioan parte hartuko duten proposamen artistikoak hautatzeko deialdia ireki du. Aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da. Informazio gehiago eta izena emateko formularioa MMVVren webgune ofizialean.
+ Info

2026.02.03

Musika Bulegoa

AMPLIFY! Mentoretza Programa

*deialdia martxoaren 16ra arte luzatu da!* AMPLIFY! Erasmus+ programak babestutako proiektu internazionala da, eta mentoretza-programa bat eskaintzen du Hego Euskal Herriko gazte musikari-proiektuentzat, euren profesionalizazio-prozesuan laguntzeko. Zer eskaintzen du? - Mentoretza pertsonalizatua, bilera hilekoekin - Ekoizpen-gastuetarako laguntza ekonomikoa izan daiteke - AMPLIFY! sare internazionalera sartzeko aukera - Proiektua zabaltzeko baliabideak Norentzat da? - Proiektu musikalak, banakakoak edo kolektiboak - 30 urtetik beherako pertsonak - Profesionalizatzeko interesa duten proiektuak Datu nagusiak - Arloa: Hego Euskal Herria - Iraupena: 2026ko apirila – 2027ko iraila - Hautatutako proiektuak: 2 - Epea: martxoak 1 Izena ematea eta deialdiaren xehetasunak Zalantzak: contact@amplify-project.xyz
+ Info
Deialdiak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak

Default content