Fira B!, Balear Uharteetan egiten den musikaren merkatu profesionalak, 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du.
2025eko azaroaren 6tik 8ra bitartean ospatuko da musika-programazioari zuzendutako programazioa.
BASQUE. MUSIC. egitasmoak jazz musika talde baten kontzertua babestuko du azokaren programazio ofizialaren baitan.
Bertan parte hatzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian.
Fira B! jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du.
BASQUE.MUSIC.etik partida ekonomiko bat bideratuko da kontzertu hau egiteko gastuak ordaintzeko.
Horretaz gain, Euskal Herriko bi musika jaialditako programatzaileak aukeratuko dituzte Fira B!-n parte hartzeko. Bi pertsona hauen bidai gastuak eta Fira B!-ko antolakuntzak ordainduko ditu.
Interesatuek uztailaren 2tik 16ra bitartean irekita egongo den deialdian izena emango dute galdetegi honen bidez. Programatzaile hauen aukeraketa Fira B!-ko antolakuntzak burutuko du.
Fira B!
Fira B! 2015ean jaio zen Balear Uharteetan eta aldez aurretik ospatutako Searts (2013) eta Illescena azoketan (2014) inspiratu zen. 2016an musika gaineratu zuten antzerki-diziplina eszenikoen eskaintzan.
Firaren planteamendua antzezpenetatik harago doa, artisten eta programatzaileen arteko topaketak ere sartzen baitira, topaketan parte hartzen duten kolektiboen arteko lankidetza eta sormena bultzatzeko.
Balear Uharteetako Gobernuak antolatzen du, l 'Institut d' Estudis Baleàrics (IEB) erakundearen bitartez, Consell de Mallorca eta Palmako Udalaren laguntzarekin.