Monkey Week, Puerto de Santa Marían (Andaluzia) egingo den musikaren merkatu profesionalak, 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du. Jaialdia azaroaren 20tik 22ra bitartean ospatuko da.
BASQUE. MUSIC. egitasmoak bi musika talde edo artisten kontzertuak babestuko ditu azokaren programazio ofizialaren baitan.
Bertan parte hatzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian.
Monkey Week jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du.
BASQUE.MUSIC.etik aurrekontu bat bideratuko da kontzertu hauek egiteko gastuak ordaintzeko.