2025.07.02

Beste erakundeak

Deialdia: M pour Montréal

Gehio irakurri

M pour Montréal jaialdia azaroaren 18tik 22ra izango da, eta antolatzaileek, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, euskal musikariek showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute. 

Jaialdiko lantalde artistikoak proposamenen artetik bi hautatuko ditu, zeinek showcase bana eskainiko duten. 

Halaber, deialdi honetan hautatutako artistek ordezkari bat izendatu beharko dute jaialdiaren baitan izango diren jarduera profesional ugaritan parte har dezaten. 
  
Etxepare Euskal Institutuak, Ça colle au Basque egitasmoaren baitan, musikari edo talde hautatuen bidaia, ostatua eta dietak beregain hartuko ditu. Horrez gain, ordainsaria ere eskainiko zaie hautatutako taldeei. M pour Montréal jaialdiak, bere aldetik, taldeen jardunerako beharrezkoa den ekipo teknikoa, oinarrizko backlinea funtsean, eskainiko die artistei.

Deialdia uztailaren 30ean itxiko da, gauerdiz. Bertan parte hartzeko izen ematea esteka honen bidez egin behar da.

 



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Deialdia: M pour Montréal

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Deialdia: M pour Montréal

Default content