Musika Bulegoak deialdi bat ireki du MUST +PRO topagunearen lehen edizioan parte hartu nahi duten Euskal Herritik kanpoko musika areto eta jaialdietako programatzaile eta arduradunentzat. Euskal musikaren topagune profesional berria 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da, Tabakaleran (Donostia).
Zer eskaintzen dugu?
– 250 euroko bidaia-poltsa.
– Doako akreditazioa, jarduera profesionaletara (PRO) eta showcase-etara (LIVE) sarbide osoarekin, ekitaldiaren bi egunetan.
Nori dago zuzenduta?
– Areto, jaialdi, ziklo edo musika-elkarteetako programatzaileak.
– Kultura-erakunde edo -espazioetako kontratazio artistikoko arduradunak.
– Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonentzat bakarrik.
Parte hartzeko baldintzak
– Programatzaile gisa egindako jarduera justifikatzea.
– Topaketaren bi jardunaldi osoetara joateko konpromisoa (09/30 eta 10/01), showcase-ak barne.
– Online izena emateko formularioa bete irailaren 23a baino lehen (egun hori barne).
Hautatzeko irizpideak
Eskaerek funts erabilgarriak gainditzen badituzte, honako irizpide hauei jarraituko zaie hautaketa egiteko:
1. Adierazgarritasun geografikoa: jatorrien lurralde-aniztasuna lehenestea.
2. Eragin potentziala: beren espazio edo jaialdietan benetan kontratatzeko gaitasuna duten programatzaileak.
3. Profilen oreka: askotariko irudikapena, musika-estiloei, generoari eta antolamendu-motari dagokienez.
4. Networking eta showcases jardueretan parte hartzeko konpromisoa.
Eskaera egiteko epea
Irekiera: 2025eko irailaren 16a
Itxiera: 2025eko irailaren 23an (barne)
Ebazpena
Hautatutako pertsonak posta elektronikoz jakinaraziko dira 2025eko irailaren 25a baino lehen (egun hori barne).
Informazio gehiago:
komunikazioa@musikabulegoa.eus