2026.03.04

Musika Bulegoa

MUSIKUP: Formakuntza programa praktikoa zure proiektu musikala indartzeko

Gehio irakurri

Zure musika proiektuaren maila igo nahi duzu?

Musika Bulegoak formakuntza-programa bat abiarazi du, euren musika proiektuaren hainbat esparrutan profesionalizaziora jauzi egin nahi duten musikari eta artista amateur eta semi-profesionalentzat. Horretarako, 4 modulu diseinatu dira, eta formatu hibridoan (presentziala-streaming) eskainiko dira EAEko hainbat lekutan, martxotik ekainera

 

- M1: musikaren kudeaketa (lizentziak, jabetza intelektuala, eskubideen esplotazioa)

Hizlaria: Marta C Dehesa (Coladeperro)

Data, ordua eta lekua:

Martxoak 21, 10:00-14:00, Intxaurrondo Kultur Etxea (Donostia)

Martxoak 28, 10:00-11:30, streaming (zoom)

 

- M2: Entsaio eta grabaketen antolaketa

Hizlaria: Xabi Zeberio

Data, ordua eta lekua:

Apirilak 25, 10:00-14:00, EUNEIZ (Gasteiz)

Maiatzak 8, 16:00-17:30, streaming (zoom)

 

- M3: marketing eta komunikazioa

Hizlaria: Marta Abella (LUME!)

Data, ordua eta lekua:

Maiatzak 9, 10:00-14:00, EDE Fundazioa (Bilbo)

Maiatzak 16, 10:00-11:30, streaming (zoom)

 

- M4: Musikaren eszenografia eta eszenaratzea

Hizlaria: OSA+MUJIKA

Data, ordua eta lekua:

Ekainak 6, 10:00-14:00, Dinamoa/Soreasu (Azpeitia)

Ekainak 20, 10:00-11:30, streaming (zoom)

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

- Modalitatea: Hibridoa (presentziala + streaming)

- Hizkuntza: Gaztelania*

*1., 2. eta 4. moduluetan, esku-hartzeak eta galderak euskaraz egin ahal izango dira.

 

PREZIOAK ETA IZEN-EMATEAK:

Musika Bulegoko bazkideak:

- Modulu solteko izen-ematea: 15 €
- Kurtso osoa (4 modulu): 60 €
 

Tarifa orokorra:

- Izen ematea modulu solte bakoitzeko: 25 €
- Ikasturte osoa (4 modulu): 100 €

 

Ordaintzeko modua: banku-transferentzia bidez (Banku-datuak izen emate-formularioa jasotakoan bidaliko dira).

Izen-ematea: Formularioa online (plaza onartuta geratuko da ordainketa jaso ondoren).
 

Zalantzak: proiektuak@musikabulegoa.eus



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

MUSIKUP: Formakuntza programa praktikoa zure proiektu musikala indartzeko

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > MUSIKUP: Formakuntza programa praktikoa zure proiektu musikala indartzeko

Default content