2025.07.07

Musika Bulegoa

Must +Pro 1. edizioko showcase-etan parte hartzeko deialdia ireki da

Gehio irakurri

Musika Bulegoak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Must +Pro Euskal Herriko musika sektorearen topagune profesional berriaren lehen edizioko showcase-etako musika proposamenak hautatzeko deialdia ireki du.
Ekitaldia 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da, Tabakaleran (Donostia), eta sektorea bultzatzeko jarduera-programa bat izango du. Hautatutako hamar artista edo taldek beren musika-proiektua industriako profesionalen eta publiko orokorraren aurrean erakusteko aukera izango dute Kutxa Fundazioa Kluban.
Estilo guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta gutxienez 30 minutuko musika originala badute, 2025ean eta 2026an bira egiteko prest badaude eta ezarritako baldintza tekniko eta fiskalak betetzen badituzte.
Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da, 23:59an.

Izena emateko formularioa

Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Must +Pro 1. edizioko showcase-etan parte hartzeko deialdia ireki da

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Must +Pro 1. edizioko showcase-etan parte hartzeko deialdia ireki da

Default content