Süne eta Amorantek Manresan (Katalunia) ospatuko den Fira Mediterrània nazioarteko azokaren hurrengo edizioan parte hartuko dute, urriaren 15etik 18ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-en bidez. Fira Mediterrània sustraiak, tradizioa eta herri-kultura sormen-eragile gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da.
Hona hemen bi artistek eskainiko dituzten kontzertuen informazioa:
AMORANTE
Urriak 17, larunbata, 20:30. El Sielu gunea.
SÜNE
Urriak 17tik 18ra, larunbatetik iganderako gaua, 00:30. Sant Domènec enparantza.
Amorante
Ibán Urizar etnomusicologo eta multiinstrumentista gipuzkoarra, Amorante, oso trebea da flamenkoa, euskal musika tradizionala eta ekialdeko soinuak uztartzen. Folklorea ikuspegi esperimental batetik berritzen duen sortzaile garaikidea da, aurreiritziak hausten ditu abangoardiako ikuspegi batetik soinu-horizonte berriak aztertuz.
Süne
Huntzaren atal arrakastatsua itxi ondoren, SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa aurkezte dihardu, AMAINEMAN izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute, eta artista handiak izango ditu lagun. AMAINEMAN, amain eman, erdaraz “dejarse llevar”, “fluir” edo “dar rienda suelta”, euskaraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk. Diskoa argitaratu zuenetik, 2025eko udazkena, bira handi batean aurkezten dabil.
BASQUE. MUSIC.
BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.