BASQUE. MUSIC.-ek Monkey Week jaialdian parte hartuko du aurten ere, euskal musikaren nazioarteko proiekzioa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Marte Lasarte eta Ke Lepo izango dira BASQUE. MUSIC. Showcaserako hautatutako proiektuak. Kontzertuak azaroaren 20an eta 21ean izango dira, El Puerto de Santa Marían (Cadiz).
Monkey Week musika independentearen arloko topagune profesional nagusietako bat da. Urtero artistak, programatzaileak, jaialdietako arduradunak, diskoetxeak eta musikaren industriako beste hainbat eragile biltzen ditu, proiektu berriak ezagutzeko, harremanak sortzeko eta lankidetza-aukerak sustatzeko espazio estrategikoa eskainiz.
Parte-hartze honen bidez, BASQUE. MUSIC.-ek euskal musikaren nazioarteko presentzia indartzen jarraituko du, Euskal Herriko musika-proiektuei merkatu eta sare profesional berrietara iristeko aukerak eskainiz.
Aurtengo showcasean bi proiekturen zuzeneko emanaldiak izango dira:
KE LEPO
MARTE LASARTE
BASQUE.MUSIC.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.