2026.03.12

Musika Bulegoa

Musika proiektuetarako MUST +PRO 2026 pitching deialdia zabalik

Gehio irakurri

Must +PRO 2026 Euskal Herriko musikaren sektore profesionalaren urteko topagunearen bigarren edizioan aurkeztuko diren 10 musika proiektu hautatzeko deialdia ireki du Musika Bulegoak.

Hautatutako pertsonek edo erakundeek 6 minutuko pitching saio batean aurkeztu ahal izango dute beren proiektua, maiatzaren 13an, Bilboko Bizkaia Aretoan, musikaren sektoreko profesionalen aurrean. Proiektuek garatze bidean edo jardunean egon beharko dute, eta lotura argia izan beharko dute musikaren esparruarekin.

Deialdia interes artistiko, kultural, enpresarial, hezitzaile edo sozialeko proiektuak bultzatzen dituzten profesional, enpresa, erakunde eta musikarekin lotutako pertsonei zuzenduta dago.

Proposamenak martxoaren 31ko 14:00ak arte bidali ahal izango dira izena emateko inprimaki honen bidez. Hautatutako proiektuak apirilaren erdialdean jakinaraziko dira.

Aukeratutako pertsona edo erakundeek doako akreditazioa jasoko dute pitching egunean (maiatzak 13) Must +PROra sartzeko. Joan-etorrien edo parte-hartzearen gastuak ez ditu erakundeak estaliko.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika proiektuetarako MUST +PRO 2026 pitching deialdia zabalik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Musika proiektuetarako MUST +PRO 2026 pitching deialdia zabalik

Default content