2026.06.03

10:30

2026ko musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzen webinarra

Musika Bulegoa-k online saio bat antolatu du 2026ko musika jarduera profesionaletarako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak aurkezteko eta azaltzeko.

Laguntza hauen oinarriak maiatzaren 22an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA/BOPV), eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 23tik ekainaren 22ra bitartekoa izango da.

Webinar honetan dirulaguntza honen ezaugarriak, aurkez daitezkeen proiektu motak, eskaera prozesua eta ohiko zalantzak azalduko dira, sektoreko profesionalei informazio praktikoa eta zuzena eskaintzeko helburuarekin.

Webinarra

Gaia: 2026ko ekitaldiko musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak eskatzeko argibideak
Data: 2026ko ekainaren 3a
Ordua: 10:30
Formatua: Online webinarra (Zoom bidez)

Hizlariak:

 

Egitaraua:

 

Izena ematea:

Parte hartzea doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko azken eguna ekainaren 2a da (13:00ak arte). Ondoren webinarrerako esteka bidaliko da.

2026ko musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzen webinarra

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > 2026ko musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzen webinarra

Default content