Musika Bulegoak, SPRIrekin lankidetzan, musika-sektoreko profesionalei zuzendutako formakuntza-saio berezia antolatu du ekainaren 2an Donostian. Ikastaro honetan, adimen artifizialak musika-kudeaketa optimizatzeko, zereginak automatizatzeko eta produktibitatea hobetzeko eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira.
Saio hau HazkundeLab izeneko ziklo formatibo berriaren lehenengo ikastaroa da. Sektoreko profesionalen hazkundea eta digitalizazioa bultzatzeko jaiotako ziklo honen hurrengo saio eta xehetasunen berri emango dugu datozen asteetan.
Data: Ekainak 2
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Lekua: Impact Hub - Tabakalera (Donostia)
Hizkuntza: Gaztelera
Prezioa: Doakoa (Plaza mugatuak)
Izena ematea: esteka honetan.