Musika Bulegoak eta SGAE Fundazioak, Hazkundelab eta Musikatik AT programen barruan, doako bi jardunaldi antolatu dituzte musikaren sektoreko profesionalentzat, artistentzat eta industriako eragileentzat. Saioak irailaren 30ean eta urriaren 7an izango dira, 10:00etatik 14:00etara, La Perreran (Bilbo). Interesdunek bi jardunaldietako batera joan edo bietan parte hartu ahal izango dute, beren interesen eta prestasunaren arabera.
Helburua musika proiektuen nazioartekotzea bultzatzeko tresna praktikoak eskaintzea da, azokak prestatzetik hasi eta nazioarteko hedapen estrategia bat diseinatzeraino.
EGITARAUA
1. Saioa: Nola aprobetxatu ahalik eta gehien azoka profesionalak?
Nazioarteko azoka batera joateko plangintza egin behar da, denbora eta inbertsioa aukera erreal bihurtzeko. Saio honetan, edozein merkatu profesionaletako funtsezko hiru faseak landuko dira:
2. Saioa: Nazioartekotze estrategia eta baliabideak zure proiektuarentzako
Bigarren jardunaldian, musika proiektu bakoitzari egokitutako nazioartekotze plan bat nola diseinatu aztertuko da. Edukien artean, hauek nabarmentzen dira:
Bi saioetarako izen-ematea doakoa da eta esteka honen bidez egin daiteke. Izena emateko epea irailaren 28ko 14:00ak arte egongo da zabalik.
Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus