Musika Bulegoak eta Musikarik, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiaren lankidetzarekin, doako prestakuntza-saio bat antolatu dute Euskal Herriko musika-interprete eta artistentzat, Hazkundelab programaren barruan. Saioa azaroaren 24an izango da, 16:00etatik 20:00etara, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategian (Donostia).
Helburua ikus-entzunezko proiektuetan musika-eskubideak ulertzeko eta kudeatzeko tresna praktikoak eskaintzea da, kontratuak aztertuz, arriskuak dituzten klausulak identifikatuz eta negoziazioetan norberaren interesak babesteko estrategiak landuz.
EGITARAUA
Saioan, besteak beste, honako gaiak landuko dira:
Parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea azaroaren 20ko 14:00ak arte egongo da zabalik, esteka honen bidez
Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus