Badiola i Datzira bikoteak, Musika Bulegoak eta Fabra i Coats: Fàbrica de Creació-k sustatutako Ozen i Fort proiektuaren bigarren edizioan sortutako errepertorioa aurkeztuko du zuzenean 38. Mercat de Música Viva de Vic jaialdian. Xabier Badiolaren eta Magalí Datziraren arteko lankidetza artistikoak egonaldi artistikoan sortutako kantu berriak oholtzara eramango ditu lehen aldiz.
Església dels Dolors (Vic)
2026ko irailaren 17a
19:45
Proiektu honek Laboral Kutxaren babes nagusia du, Eusko Jaurlaritzaren babesa, Etxepare Euskal Institutuaren eta Bartzelonako Euskal Etxearen laguntza eta L `Afluent-en zuzendaritza artistikoa.