2026.09.24

11:00

Webinarra: grabatutako musikaren eskubideen kudeaketa kulturgune eta aretoetan: Nola jokatu erreklamazioen eta tarifen aurrean?

Azken hilabeteetan, hainbat kulturgunek Somos Música (AGEDI eta AIE) elkartearen eskakizunak jaso dituzte, 5 urtera arteko atzerako eraginarekin eskubideak ordaintzeko.

Nork du benetako ordainketa-betebeharra? Zein tarifa dagozkio? Nola erantzun behar da modu egokian? Euskadiko Antzoki Sareak antzemandako arazo horri erantzuteko, Musika Bulegoak (Eusko Jaurlaritzaren babesarekin) doako informazio-saio hau antolatu du, zure eguneroko lanerako tresna erabilgarriekin.

Nori zuzendua: Kultura-teknikariak, Euskadiko Antzoki Sareko programatzaileak eta areto publiko edo pribatuetako arduradunak.

Hizlaria: Jokin Erkoreka (Galbaian), jabetza intelektualean eta kudeaketan aditua.

Data eta ordua: Irailaren 24an, 11:00etan (Online, zuzenean).

Hizkuntza: Ele bitan (Aurkezpena: gaztelaniaz | Ahozko azalpena: euskaraz | Zalantzak: bi hizkuntzetan).

Prezioa: Doan (aldez aurretik izena eman behar da).

Izena emateko epea: Irailaren 23ra arte, 13:00ak arte.

Saioaren egitaraua (60 min)

11:00 - Ongietorria | Musika Bulegoa (5 min)

11:05 - Esparru teorikoa: Grabatutako musikaren erabilera eta eskubide lotuen ustiapena (15 min)

11:20 - Tresnak eta baliabide praktikoak: Jardunbide egokiak erreklamazioen, negoziatutako tarifen eta sektoreko akordioen aurrean (20 min)

11:40 - Galdera-txanda: Bertaratutakoen kasuak eta zalantzak argituko ditugu (20 min)

Eman izena esteka honetan (Epea irekita irailaren 23ra arte, 13:00ak arte)

Webinarra: grabatutako musikaren eskubideen kudeaketa kulturgune eta aretoetan: Nola jokatu erreklamazioen eta tarifen aurrean?

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > Webinarra: grabatutako musikaren eskubideen kudeaketa kulturgune eta aretoetan: Nola jokatu erreklamazioen eta tarifen aurrean?

Default content