2026.10.05

Musika Bulegoa

Musika Bulegoaren jarraipen-batzordeak BIME Bilbaon

Gehio irakurri

Musika Bulegoak bazkide guztiak gonbidatzen ditu Jarraipen Batzordeen hirugarren edizioan parte hartzera. Batzorde horiek BIME Bilbao ekitaldiaren barruan egingo dira.

Data: urriak 28

Ordua:  09:30 - 11:00

Tokia: Euskalduna Jauregia (Abandoibarra Etorb., 4, Abando, 48011 Bilbao, Bizkaia) – 5G Aretoa

Topaketa honen helburua bikoitza da: alde batetik, bazkideekin Musika Bulegoaren jarduerei buruzko informazio eguneratua partekatzea eta, bestetik, haien ekarpenak, kezkak eta beharrak jasotzea, proiektuak hobetzen jarraitzeko eta musikaren sektorearen errealitatera egokitzeko.

Saioa Miren Lauzirikak (Art For Life) dinamizatuko du.

Garrantzitsua: Jardueran parte hartzeko, ezinbestekoa izango da BIMEko akreditazioa izatea. Musika Bulegoak arduratuko da akreditazio horiek eskuratzeaz, bazkideentzat inolako kosturik gabe. Jarduera Musika Bulegoko bazkideei soilik zuzenduta dago.

Izen ematea: Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Egin klik hemen. Izena-emateko epea urriak 23an, 14:00etan, amaituko da.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika Bulegoaren jarraipen-batzordeak BIME Bilbaon

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro 2027 / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Musika Bulegoaren jarraipen-batzordeak BIME Bilbaon

Default content