Laguntza behar duzu?

Euskal Herriko Musika Bulegoa

Batzen Gaituena

2024 datuetan
+45 jarduera
+4900 parte-hartzaile

10 urte

Igo musika

Datozenak

Eskaintza

Euskal Herriko musika sektoreari entzun eta erantzuteko gaude hemen, sektorearen zerbitzura, musikatik musika eraldatzeko, profesionalizatzeko eta indartzeko. Gure ondoan, bidea errazagoa da.

Default

Albisteak

+ Info

2025.10.07

Berriak
Basque.Music

Musika Bulegoaren jarduera profesionalen programa BIME Bilbao 2025en

BIME Bilbaoren hamahirugarren edizioa urriaren 28tik 31ra egingo da Euskalduna Jauregian. Azoka honek mundu osoko musika-industriako profesionalak biltzen ditu, eta sektoreko hitzordu nagusietako bat da Europan eta Latinoamerikan. Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa bultzatzeko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Guztiak BASQUE. MUSIC. markaren pean antolatzen dira. BIME egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du azokan parte hartzen duten euskal profesionalen eskura. Gainera, Musika Bulegoak honako jarduera hauek antolatu ditu: URRIAK 28, ASTEARTEA 10:00 – 11:30 · Euskal Herria – LATAM lankidetza profesionaleko foroa EXTRA/5B aretoa Jarduera honetan, Euskal Herriko musikako profesionalek Latinoamerikako hainbat herrialdetako profesionalak ezagutzeko aukera izango dute. Saioak gosaria barne hartuko du. Parte hartzeko, formulario honetan izena eman dezakezu urriaren 22a baino lehen. URRIAK 29, ASTEAZKENA 12:45 – 14:15 · Pitch perfektua BIMEk eta Peermusicek elkarlanean antolatutako pitch saio honetan, Euskal Herritik etorritako proposamen batek parte hartu ahal izango du. Beste hamaika musika proposamenekin batera, Alex Hackford, Jonathan Finegold eta Sandra González nazioarteko musika ikuskatzaile ezagunen aurrean bere proiektua aurkezteko aukera izango du. Izena emateko deialdia hemen dago zabalik urriaren 13ra arte. 20:30 · BASQUE. MUSIC. showcase: Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasarte Stage Live aretoa BIME Live jaialdiaren barruan, Txopet, Maloa Brothers eta Marte Lasartek kontzertu irekia eskainiko dute, sarrera doan. URRIAK 31, OSTIRALA 15:00 · KEXP aurkezleak: Merina Gris Enkarnazioaren eliza. Ameriketako Estatu Batuetako KEXP hedabideak saio berezi bat grabatuko du Merina Grisekin Enkarnazioaren Elizan, nazioarteko musika proposamen berriak nabarmentzeari eskainitako sortaren barruan.
+ Info

2025.10.03

Berriak

Must +Pro-k 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu bere lehen edizioan

Musika Bulegoak bultzatutako Must +Pro topagune profesionalaren lehen edizioa irailaren 30ean eta urriaren 1ean egin zen Tabakaleran (Donostia), eta euskal musikaren sektoreak erantzun bikaina eman zuen. Bi jardunaldietan, 150 profesional akreditatu inguruk mahai-inguru, ponentzia eta networking guneetan parte hartu zuten, eta 24 jardueretan  — zuzeneko podcastak eta showcaseak barne — 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen. Topagunea Euskal Herriko musika profesionalentzat hausnarketa, formakuntza eta konexio gune egonkor bat sortzeko helburuarekin sortu da, eta lehen edizio honek horrelako hitzordu baten interesa eta beharra berretsi du. Programak sektorearen orainerako eta etorkizunerako gai garrantzitsuenetako batzuk jorratu zituen: adimen artifiziala eta horrek sorkuntzan eta audientzietan duen eragina, proiektuen nazioartekotzea, publiko berriak, osasun emozionala musikan, edo pizgarri fiskalen etorrera euskal ekosistema kulturalera. Areto eta espazio autogestionatuen kudeaketari, artisten komunikazioari edo banaketa digitaleko joera berriei buruzko eztabaidarako tartea ere egon zen. Jardunaldiek gogoeta interesgarriak eta Euskal Herriko musikak bizi duen unearen ikuspegi anitza utzi zituzten. Gainera, showcasek eta zuzeneko podcastek, Gaztearekin batera antolatutakoek, topaketari hurbilagotik eta sormenez begiratu zioten, proposamena osatuz. Eskerrik asko lehen edizio honen lagundu duten parte-hartzaile, hizlari, artista eta kolaboratzaile guztiei! Must +Pro bidea hasi berria da, gure lurraldeko musika-ekosistema osatzen duten eragileen arteko loturak indartzen jarraitzeko borondatearekin.
+ Info

2025.10.02

Basque.Music

BASQUE. MUSIC. WOMEX 2025-n: Maite Larburuk Finlandiara eramango du euskal musika

WOMEX – World Music Expo jaialdiaren 31. edizioa, munduko musika-profesionalen topaketarik garrantzitsuena, urriaren 22tik 26ra egingo da Tamperen (Finlandia). Mundu osoko 2.800 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte topaketa honetan, eta 40 kontzertu, hitzaldi, pelikula, inaugurazio-ekitaldi eta sari banaketa gala izango dira, Baltikoko eta Eskandinaviako herrialdeetako musika-sektoreari arreta berezia eskainiz. Edizio honetan, Maite Larburuk kontzertua eskainiko du offWOMEX Stage (Olympia) agertokian urriaren 23an 00:45ean. Gainera, BASQUE.MUSIC.ek beste sustapen-ekimen batzuk egingo ditu azokan: - Stand propioa, profesionalentzako topagunea. - Nazioarteko profesionalentzako ongietorri koktela: urriaren 23an, 13:00etan, standean. - Nazioarteko eragileen artean zabaltzeko katalogo espezializatua. WOMEXen presentzia nazioartekotzeko plataforma estrategikoa izan da azken urteotan euskal artista askorentzat. Neomak (2023), Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) bezalako taldeak aurreko edizioetako parte izan dira, euskal musikaren ikusgarritasuna sektoreko erakusleiho garrantzitsuenetako batean sendotuz.

Newsletterra

Harpidetu zaitez

Jaso hilabetean behin sektoreari buruz jakin beharreko guztia: deialdiak, formakuntzak, egitasmo bereziak, albiste interesgarriak, gidak… 

Musika Bulegoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa

Default content