Musika Bulegoak epea ireki du MBSariak 2026 gonbidapenak erreserbatzeko eta Euskal Herrian sortutako musikaren kalitatea ospatzeko. Ekitaldia ekainaren 4an izango da, Biarritzeko Atabal aretoan, eta artistak, sektoreko profesionalak eta publikoa bilduko ditu, zuzeneko musikak eta emozioak markatutako jardunaldi batean.
Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte, baina aldez aurretik izena eman beharko da. Gonbidapenak dagoeneko eska daitezke esteka honen bitartez.
Ekitaldiaren informazioa
Lekua: Atabal aretoa, Biarritz
Data: 2026ko ekainak 4
Sarrera librea aforoa bete arte
Nahitaezko izen-ematea