Jon García Zabalaren, Gar, proiektu pertsonalak VillaSoundBilbao Musika Bulegoa 2026 saria jaso du. Ekitaldia maiatzaren 2an izan zen Bilborocken, apirilaren 25ean zuzeneko emanaldia eskaini ondoren.
Kultura Live-eko areto batean kontzertua eskeintzeko aukera izango du.
Garrek bakarkako bideari ekin zion 2024an, 15 urtez taldean egon ondoren, eta 2025ean bere lehen diskoa kaleratu zuen, "Oraina eskuetan". Lan intimo eta autobiografikoa, Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztera eraman zuena.
"Gar" hitzak "llama" esan nahi du gazteleraz, emozioak, berreraikuntzak eta indar sortzaileak markatutako aro artistiko berri honetarako metafora ezin hobea.